1.- Sarrera

Botereei buruzko atalaren oinarrizko helburua, demokrazia guztietan, honako hauek ziurtatzea da: botereen independentzia, bereizketa, oreka eta kontrol demokratikoa; administrazioak lurralde-mailetan antolatzeko modua; eta botere horien eta herritarren arteko harremana antolatzeko modua.

Botereen bereizketaren oinarri den antolaketa-printzipioak organo politiko desberdin eta independenteei ematen dizkie ahalmen legegile, betearazle eta judizialak; hori demokrazia modernoen oinarrizko bereizgarri bat da.

Beharrezkoa da, halaber, botere-abusuak eragozteko tresna eta mekanismoak jartzea, batak bestearen botere bereiziak kontrolatzeko eta zaintzeko; eta erakundeen kontrol demokratikoa sendotzea, ohiko funtzionamenduan kontu-ematea, gardentasuna eta partaidetza indartuz. 

1.1.- Printzipio orokorrak

SJPren botereak eta lurralde-antolamendua landu aurretik, funtsezkoa da SJPren botere publikoen jarduera-printzipio orokorrak ezartzea. Hauek izan behar dute printzipio horien oinarriak: eskubidea eta askatasunak errespetatzea, herritarren hurbilean eta haien zerbitzura egotea, gardentasuna zaintzea, emakumeen eta gizonen arteko erabateko berdintasuna ziurtatzea eta herritarrek erabakietan parte hartzea.

1.2.-Zuzenbide-estatu demokratikoaren hiru botereak

SJPk zuzenbide-estatu demokratikoari dagozkion hiru botereak izango ditu eta botereak bereizteko eta elkar kontrolatzeko eredu bat prestatuko du, botere publikoen arbitrariotasunaren debekua eta euskal herritarren eskubide eta askatasunak ziurtatzeko.

SJPk botere legegilea, botere betearazlea eta botere judiziala Eusko Legebiltzarraren, Eusko Jaurlaritzaren, Jaurlaritzako lehendakariaren eta Euskadiko botere judizialeko erakundeen bitartez erabiliko ditu.

2.- SJPren botereak

2.1.- Botere legegilea

Eusko Legebiltzarraren zeregina izango da, besteak beste, botere legegilea erabiltzea eta Eusko Jaurlaritzaren jarduna sustatzea eta kontrolatzea.

Botere legegileari dagokionez, estatus berriaren araubideak gai hauek hartu behar ditu aintzat, gutxienez:

  • Legebiltzarraren eta Legebiltzarreko kideak bortxaezin izatea karguari dagokion jardunean ematen dituzten boto eta iritziengatik.
  • Legebiltzarraren osaera eta aukeratzeko modua, dagokion legeria arautzailearen ezarpena barne.

Legebiltzarra autoantolatzeko eta funtzionatzeko modua, legegintza-ekinbideaz –eta legegintzako herri-ekimenaz– arduratuko diren organo eta erakundeei eta lege-aldarrikapenei dagozkien ezarpenak barne.

2.2.- Botere betearazlea eta lehendakariaren irudia

Eusko Jaurlaritza SJPren zeregin betearazle eta administratiboak betetzen dituen kide anitzeko organoa da, eta lehendakaria organo horretako ordezkari nagusia.

Botere betearazleari dagokionez, estatus berriaren araubideak gai hauek hartu behar ditu aintzat, gutxienez:

  • Gobernuaren eskuduntzak eta antolamendua, horiek arautzeko legeriari dagokion ezarpena barne.
  • Gobernuak jardunari zein kasutan utzi behar dion eta Eusko Legebiltzarrak zer erantzukizun politiko duen.
  • Lehendakaria aukeratzeko eta izendatzeko modua eta lehendakariari dagozkion eskuduntzak, horiek arautzeko legeriari dagokion ezarpena barne.
  • Gobernuaren eta Legebiltzarraren arteko harremanak, horiek arautzeko legeriari dagokion ezarpena barne.

2.3.- Botere judiziala

Estatus politiko berriak Euskal Kontseilu Judizial Nagusia SJPko botere judizialaren gobernu-organotzat ezagutuko du eta organo hori gainerako botere judizialetatik independentea izango da. Horren harira, berezko antolaketa eta oinarri judizialeko eredu bat ezarriko du eta Euskal Auzitegi Nagusia sortuko da.

Halaber, SJPri Euskal Herrian Justizia Administrazioa antolatzeko ahalmena aintzatetsiko zaio, autoantolatzeko ahalmena gauzatzeko behar-beharrezkoa baita. Alde horretatik, Justizia Administrazioari dagozkion eskumen betearazle eta organikoak erabiliko ditu, foru-tradizioaren eta erkidegoko esperientzia historikoaren arabera.

Ahalmen horrek, 1936ko Estatutuaren 3. artikuluaren edukia eguneratuz gero, SJPri eskumena emango lioke Justizia dagokion lurraldean –bere instantzietan eta jurisdikzio guztietan– antolatzeko, Konstituzioan eta kontzertu politikoan ezarritakoaren arabera. Halaber, Justizia Administrazioko magistratu eta epaileak aukeratzeko eta idazkari eta laguntzaileak izendatzeko eta SJPren eremuan Zerga Ministerioaren antolaketa eta funtzionamendua zehazteko eskumena izango luke.

Azkenik, Euskal Auzitegi Nagusiak berezko jurisdikzioa eta diziplina-ahalmena izango ditu SJPri esklusiboki dagokion legeriako gai guztietan, eta jartzen diren kasazioko eta berrikuspeneko errekurtsoak ezagutuko ditu. Zeregin horiei beste bat gehitu beharko litzaioke, SJPko agintaritza judizialen eskumen- eta jurisdikzio-kontuak ebaztekoa, hain zuzen ere.

Auzitegi Nagusiak estatuak emandako eta SJPn aplikatu beharreko legeriaren doktrina bateratzeko ahalmena izango du, kontzertu politikoan adostutakoaren eta hitzartutako aldebiko harremanaren arabera.

Euskal eskola judiziala sortuko da, Euskal Kontseilu Judizial Nagusiaren mende.

Ertzaintza izango da SJPko lurraldeko Polizia Judiziala, ondorio guztietarako.

3.- SJPko "ad intra" lurralde-antolamendua

Estatus politiko berriaren abiapuntua botere politikoaren egungo barne-banaketako eredua izango da. Erakunde erkideetan eta lurralde historikoetan eskumenak berriz banatzeko, Eusko Legebiltzarrak lege bat egingo du. Eskumenak eraginkortasun-, deszentralizazio- eta subsidiariotasun-printzipioen arabera banatuko dira, demokrazian sakontzeko, gobernantza ona sustatzeko eta herritarren premiei erantzuteko.

Erakundeen "ad intra" antolaketak hiru maila instituzional hartuko ditu: erkidea, lurraldekoa eta udalerrikoa. Alde horretatik, testu artikulatuak eutsi egingo dio Gernikako Estatutuan zirriborratutako eta egungo ordenamendu juridikoak landutako arkitektura instituzionaleko eredu deszentralizatuari. Horrez gain, beste maila instituzional bat ere aintzatetsi eta jasoko du, tokiko botereena, hain zuzen ere, eta erkidego moderno, iraunkor eta berdinzaleago bat sortzen jarraitzeko topaketa-plataformak arautuko ditu.

3.1.- Erakunde erkideak

Eusko Legebiltzarrak, Eusko Jaurlaritzak, lehendakariak eta SJPko botere judizialeko erakundeek euskal erakunde erkide izaten jarraituko dute.

3.2.-Lurralde historikoak

Batzar nagusiak eta foru-aldundiak izango dira lurralde historiko bakoitzeko foru-erakundeak, eta euskal erakundeen parte izango dira. Beren burua antolatzeko ahalmen osoa, finantza-, zerga- eta aurrekontu-autonomia eta beren Ogasuna izango dituzte.

Estatus berriak lurralde historikoen finantza- eta zerga-autonomia aintzatetsiko du. Dena den, erakunde erkideek bateratze-ahalmena erabili ahal izango dute, interes orokorrak hala eskatzen badu.

Foru-lurraldeek Gernikako Estatutua eta Lurralde Historikoen Legea garatzearekin zerikusia duten gai batzuen gaineko eskumenak dituzte.

Gai hauen gainean askotariko iritziak daude: batetik, lurralde historikoetako erakundeei dagokien eskumen-eremua eta, bereziki, zerga-arloa arautzeko eskumenaren helmena eta organo eskuduna; eta, bestetik, politika publikoen eta gastu publikoaren barne-koordinaziorako tresnak. Gai horiek eztabaidatu beharra dago, baina estatus politiko berriaren abiapuntutzat botere politikoaren egungo barne-banaketako eredua hartzea jo da egokitzat.

3.3.-Toki-erakundeak

SJPk toki-araubidearen eta barne-antolaketaren gainean duen eskumen esklusiboari dagokionez, estatus politiko berrian euskal udalerriak benetako euskal lurralde-botereak izango dira, euskal erakunde-sistemaren barruan egongo dira eta autonomia politiko, organiko eta finantzarioa izango dituzte. Herritarrentzako gertukoena den maila instituzional eta administratiboa eraikitzeko lana aintzatetsiko da. Udalerriek beren lekua izango dute euskal botere politikoaren barne-banaketako eredutik eratorritako egitura instituzionalean.

Tokiko autonomiaren printzipioak toki-erakundeek auzokideen interesei zuzenean eragiten dieten gaietan parte hartzea ziurtatuko du; ez dira zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten erakunde huts edo deszentralizazio administratiboaren emaitza soil izango.

Udalerriek funtsezko zeregina dute zerbitzu publikoen prestazioan. Horregatik, eskumen eta ahalmenez gain, arautzeko edo antolatzeko gaitasuna eta gaitasun horiek gauzatzeko baliabide nahikoa ere izan behar dituzte. Halaber, herritarrek zuzeneko demokrazia erabili ahal izateko mekanismo deszentralizatuak ezartzeko gaitasuna izan behar dute.

Egoera sozial, ekonomiko eta linguistikoak aintzat hartuta, testu berrian lurralde-maila berri batean sakondu daiteke, eskualdeen mailan, hain zuzen ere, eta udalaz gaindiko egungo irudi juridikoak aintzatetsi eta indartu daitezke, hala nola mankomunitateak, eskualdeak eta kuadrillak. Konponbidearen asmoa ez da eraginkortasuna eta efizientzia ziurtatzea bakarrik, baita maila guztietako erakundeen arteko lankidetza sustatzea ere, guztien ongia helburutzat hartuta.

Gai horren gaineko estatutuko xedapenak Eusko Legebiltzarraren lege baten bitartez landuko dira, toki-araubidearen eta barne-antolaketaren gaineko eskumen esklusiboaren esparruan.

3.4.-Elkarlanean aritzeko eta koordinatzeko tresnak

Testu artikulatuak koordinatzeko, bateratzeko eta elkartzeko printzipio eta tresna egokiak jasoko ditu, hiru gobernantza-mailek eta maila bakoitzeko eskumenek funtzionamendu egokia izan dezaten. Horretarako, dauden elkarlan- eta koordinazio-tresnak sendotuko dira; bereziki, diru-sarrera eta gastu publikoen ingurukoak.

Halaber, baliabide publikoen kudeaketa arrazionalizatzeko, Euskal Herriko beste lurralde-eremu batzuekin elkarlanean aritzeko espazioak jartzeko aukera ezarriko da.

Estatus berriak Arbitraje eta Berme Batzordea sortzea ezarriko du, subjektu politikoko erakunde erkideen eta lurralde historikoetako erakundeen arteko eskumen-gatazkak konpontzeko eta estatus honetan araututako oinarrizko eskubideen urratzeak aztertzeko. Batzordea parekidea izango da, hau da, Eusko Jaurlaritzak eta lurraldeko foru-aldundiak kide-kopuru bera aukeratuko dute, eta batzordeburua Euskal Auzitegi Nagusiko lehendakaria izango da. Horretarako prozedura Eusko Legebiltzarreko lege baten bitartez arautuko da.

Tokiko Politika Publikoen Kontseiluak indarrean jarraituko du, koordinazio-, bateratze- eta elkartze-organo gisa. Dena den, beste kontseilu osagarri batzuk ere eratu daitezke, betiere gobernantza-mailen berme instituzionalari kalteturik egin gabe eta lurralde bakoitzari bete autogobernu-eremua mantentzeko eta lantzeko eta politika publikoak ezartzeko aukera kendu gabe.

4.- Gardentasuna, kontrola eta herritarren partaidetza

4.1.- Gardentasuna eta kontrola

Estatus berriaren testuan jasoko da Eusko Legebiltzarrak legez arautuko dituela, batetik, euskal erakundeen funtzionamenduaren gardentasunaz eta eraginkortasunaz arduratuko diren erakunde nagusiak; bestetik, gobernantza eta administrazio ona izateko eskubidea; eta azkenik, informazioa eskuratzeko eta erregistro publikoetara jotzeko eskubidea. Alde horretatik, herritarren eskubideak ziurtatuko ditu, hizkuntza-eskubideak barne.

Horregatik, estatus berriak erakunde hauek sartuko ditu esparru politiko eta juridiko berrian:

  • Arartekoa.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia
  • Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren Defentsa Bulegoa
  • Lehiaren Euskal Agintaritza, kontsumitzaileena
  •  Gardentasunaren eta Datuen Babesaren Euskal Agintaritza.

4.2.- Partaidetza

Herritarren partaidetza demokraziaren ideiaren muina bera da, eta, Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutunean aldarrikatu bezala, gobernantza eta administrazio onaren eskubidea ziurtatzeko ardatza izan behar du.

Partaidetzan sakontzeko eta demokrazia parte-hartzailea izan dadin lortzeko, ezinbestekoa da herritarren partaidetza bideratzeko esparru politiko eta juridiko egokia izatea. Atal honetan, testu artikulatuak herritarrek gai publikoetan parte hartzeko eskubidea aintzatetsiko du, gutxienez. Herritarrek parte hartu ahal izango dute hala ordezkari politikoak aukeratuz nola zuzenean, hau da, euskal erakundeek estatus politiko berriak aintzatetsitako ahalmenak erabiliz egin ditzaketen galdeketa eta erreferendumetan esku hartuz.

Herritarrek zuzenean esku hartzeko beste modu bat ere antolatuko da: euskal botereek partaidetza-mekanismoak jarriko dituzte, gardentasunaren eta gobernantza onaren printzipioak betetzeko.

Orobat, aintzatetsiko da banako eskariak eta eskari kolektiboak egiteko eskubidea; eskari horiek nola egingo diren eta zer eragin izango dituzten, lege baten bitartez zehaztuko da. Legegintzako herri-ekimena ere herritarrek gai publikoetan parte hartzeko modu garrantzitsuenetako bat da.

Administrazio-xedapenak egiteko prozedura guztietan, herritarrei eta eragindako elkarte eta erakundeei entzunaldia emango zaie; baita interesdunei ere administrazio-prozedura guztietan. Horrez gain, administrazio-erregistro eta -artxiboetara jotzeko eskubidea aintzatetsiko da, salbu datu pertsonal edo ezkutukoei eragiten badie, eta hori legez arautu beharko da.

Esparru berriaren arkitekturak, beraz, gobernarien eta gobernatuen arteko harremanaren betiko ikuspegia alde batera utzi eta herritarrekin harremanak izateko modu berri bat ezarri behar du; horretarako, herritarrei interes orokorreko gaietan erabakiak hartzeko ahalmena eman behar die.

Premia hori aintzat hartuta, erakunde eta ordezkari publikoen lan-metodoak kontsulta, elkarrizketa, negoziazioa, akordioa, kudeaketa eraginkorra eta zuzenbide-estatu demokratikoaren errespetua izan behar ditu oinarri.

Gehiago irakurri

Elkarrizketak

  1. José Ignacio Ortega Junguitu

    EL PODER JUDICIAL Sobre este importante tema me parece básico que el nuevo estatuto deje claro que todas las instancias y normativas a él referidas deben tener un recorrido que empiece y acabe en nuestro país. Esto es, no debe haber un nivel superior para ninguna decisión judicial por encima del Tribunal Superior de Justicia de Euskadi ( o su equivalente , si es que que hay cambios de denominación). Pero tan esencial como ello es que se cree un organo de control de toda la estructura del poder judicial, que ha de ser independiente de otros intereses y poderes, pero siempre al servicio de la sociedad que lo ha creado y lo mantiene. Ese órgano estará compuesto por personas totalmente ajenas al ámbito judicial ( habrá que definir el método de selección de las personas que lo integren, pero será al margen de los partidos políticos) y podrá vetar cualquier decisión o sentencia contraria a la sensibilidad social. Se obligará así a que el caso sea juzgado por otro tribunal, sin que ello impida que paralelamente se tomen medidas contra los responsables de la sentencia, si es que reinciden en fallos similares. Igualmente, entre las funciones de ese órgano de control estará el elegir a los cargos principales en los diferentes niveles de la estructura judicial, baándose en la calidad profesional y en un historial que demuestre su sintonía con los valores humanos y sociales del momento a la hora de dictar sentencias o tomar otras decisiones. Respecto a la elección de cargos de importancia, no habría por que prescindir de la vía de las elecciones, que no tendrían por que ser universales, sino aleatorias y definidas por ese órgano de control mencionado anteriormente.

  2. Ramón Varela Olalde

    Es necesaria la inclusión de la potestad legislativa con la que el Poder Ejecutivo puede contar. La capacidad para aprobar decretos leyes y decretos legislativos por parte del Lehendakari o Gobernu Kontseilua debería estar regulada en este estatuto, como fuente del derecho del SJP.