Lege-eremua

ERANTZUKIZUNA

Orri hauen bitartez, EUSKO LEGEBILTZARRAk jendaurrean jarri nahi du Legebiltzarreko taldeek aurkeztutako ekimenei buruzko informazioa, bai eta erakundeari eta Legebiltzarreko Administrazioari buruzko informazio orokorra ere.

Gure helburua da informazio hori ahalik eta eguneratuena eta zehatzena izatea. Ahaleginak egingo ditugu aipatzen dizkiguten errakuntza guztiak zuzentzeko.

EUSKO LEGEBILTZARRAk, hala ere, ez du inolako erantzukizunik orri hauetan biltzen den materialaren zer-nolakoan. Hau duzu material hori:

  • informazio orokorra ematen du soilik;
  • ematen duen informazioak ez du zertan zehatza, osoa edo eguneratua izan;
  • ez du aholkularitza profesionalik edo juridikorik eskaintzen (horrelako gairen bati buruzko galderarik egin nahi izanez gero, jo ezazu beti Legebiltzarreko Administrazioko zerbitzu teknikoetara).

Kontuan hartzekoa da web horren edukiak izaera informatiboa baizik ez duela, eta ez legezkoa. Hori dela eta, ezin izango da oinarritzat hartu inolako eskabiderik edo administrazio-errekurtsorik aurkezteko orduan.

Bene-benetan nahi dugu izaera teknikoa duten errakuntzek eragindako arazoak ahalik eta gutxien izatea. Litekeena da, hala ere, gure orrietan dauden datu edo informazio batzuk fitxategi edo formatu akastunetan sortuak izatea. Hori dela eta, ezin dugu ziurtatu horrelako arazoren baten ondorioz gure zerbitzua etenda edo kaltetuta gertatuko ez denik. EUSKO LEGEBILTZARRAk ez du inolako erantzukizunik orri hauetan ibiltzeak edo orri hauek kanpora bidaltzeak eragin ditzakeen arazoetan.

Erantzukizunetik salbuesteko klausula honen helburua ez da erakunde honen erantzukizuna arautegi aplikagarrietan ezarritakoaz bestera zedarritzea.

PRIBATUTASUNA

Webgune honetan erabilgarri dauden baliabideen bidez jasotako datu pertsonalak ondorengo erregelamendua betez tratatuko dira: Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa (RGPD), datu pertsonalen tratamendua eta zirkulazio askea direla-eta, pertsona fisikoak babesteari buruzkoa. Erregelamendu horren bidez 95/46/EE Direktiba eta hura garatzeko araudia indargabetzen dira.

Nahi izanez gero, eskubide hauek gauzatu ditzakezu datuen trataeraren arduradunaren: Eusko Legebiltzarra, Prentsa eta Komunikazio Atala, Becerro de Bengoa kalea, 01005 Vitoria-Gasteiz edo Datuak babesteko ordezkariaren aurrean: helbide elektroniko honetan: datuenbabesa@legebiltzarra.eus: datuok eskuratzekoa, zuzentzekoa, haien aurka egitekoa, ezabatzekoa ("ahazteko eskubidea"), haien tratamendua mugatzekoa, transferitzekoa eta banakako erabakien xedea ez izatekoa.

Gainera, kontrol-agintaritza eskudunari erreklamazio bat aurkezteko eskubidea ere baduzu; hauxe da aipatutako agintaritza: Datuak Babesteko Euskal Bulegoa.

Web-orrialde honek cookie-ak erabiltzen ditu. Cookie-ak web-orrialdeek erabili ditzaketen testu fitxategi txiki batzuk dira, erabiltzailearen esperientzia eraginkorragoa izateko baliatzen dira. Webgune honetako cookie-ak erabiltzen dira plataforman nabigazio eta parte-hartze funtzioak eskaintzeko eta trafikoa aztertzeko. Webgunearen erabilerari buruzko informazioa, zein gure web analisi zerbitzu hornitzaileetara heltzen den, zuk emandako informazioarekin edo beste zerbitzu batzuk erabiltzean bildutako informazioarekin konbinatu daiteke. Gure webgunea erabiltzean gure cookie-ak onartzen dituzu.

Legeak dio cookie-ak zure gailuan gorde ditzakegula betiere orrialde honen funtzionamendurako behar-beharrezkoak badira.

COPYRIGHT

Erreprodukzioa baimendu egiten da, betiere iturria aipatzen bada, kontrakorik adierazi ezean.

Testu edo multimedia-datuak (soinuak, irudiak, programak, e.a.) erreprodukzitzeko aurretiko baimena behar den kasuetan, baimen horrek lehen aipatutako baimen orokorra baliogabetuko du eta adieraziko ditu erabiltzeko orduan gerta daitezkeen murrizketak.

© Eusko Legebiltzarra