Euskal autogobernuaren eguneratze eta sakontzeak eragina izango du ekonomia-, finantza- eta zerga-araubidean ere.

Esparru sozial eta ekonomikoaren printzipio gidariak

Euskal erakundeek, dagozkien eskumenen esparruan, lurraldeko ekonomia, ogasuna, ondarea eta horiekin zerikusia duten arlo guztiak antolatzeko, planifikatzeko, bultzatzeko eta garatzea sustatzeko ahalmena izango dute.

Derrigorrezkoa da testu berrian gai horiek bideratzeko printzipioak jasotzea eta, horrez gain, klima-aldaketaren erronka sozial, ekonomiko eta ingurumenekoei lehentasuna ematea, egungo ereduak geroko belaunaldiak estutasunean jar ez ditzan.

Horretarako, botere publikoek, agente sozial eta ekonomikoekin batera, berezko eremu edo esparru sozial bat sustatuko dute, aurrerapen etikoa bultzatzeko, printzipio hauek oinarritzat hartuta: kohesioa, elkartasuna, justizia soziala, aukera-berdintasuna eta aurrerapen sozial, kultural eta ekonomikoa.

Printzipio hauek gidatuko dituzte euskal gizartea eta ekonomia: emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna; pertsonaren ongizatea eta bizi-kalitatea; justizia soziala eta pertsona behartsuenenganako elkartasuna; hezkuntza, osasun eta gizarte-babeseko sistema erabiltzeko bermea; aberastasunaren banaketa bidezkoa; enplegu nahikoa eta kalitatezkoa sortzea; lurralde- eta gizarte-oreka eta -kohesioa; garapen iraunkorra; gizarte zibilaren aniztasuna eta partaidetza demokratikoa errespetatzea; eta enpresa-askatasuna.

Arlo honetan ezinbestekoa da, halaber, estatus berriak erakunde sozial, sindikal eta profesionalen eta euskal herritarren partaidetza sustatzeak duen garrantzia jasotzea. Horretarako, Ekonomia eta Gizarte Kontseilua sortu beharra dago, agente ekonomiko eta sozialekin elkarlanean.

Printzipioak: ekonomia-, finantza- eta zerga-harremanak, ogasuna eta ondarea

Titulu honen oinarria Kontzertu Ekonomikoa –euskal autogobernuaren funtsezko euskarria– zaintzeko eta bere berezitasunari eusteko apustua izango da. Aintzat hartuko da, halaber, testu berrian jasotako estatuarekiko harremanen eredu berria. Kontzertu Ekonomikoaren instituzionaltasuna errespetatzea ziurtatzea funtsezkoa da. Premia horiek kontuan hartuta, testu artikulatua arautzeko oinarrietan honako hau ezarriko da:

  • SJPk ahalmena izango du bere ekonomia- eta zerga-politika antolatzeko, planifikatzeko eta ezartzeko eta estatus berrian jasotakoaren arabera dituen gainerako eskubide eta eskumenak erabiltzeko, ekonomia erabat garatzeko arlo estrategikoetako eskumenak barne; arlo estrategiko horiek dira, besteak beste, nekazaritza-politika, industria-politika, energia-politika, azpiegiturak eta telekomunikazio-sektorea.
  • Aldatu egingo da Gernikako Estatutuaren 41. artikuluko azalpena; hau da, argi utziko da kontzertu ekonomikoaren foru-sistema tradizionalak ekonomiaren arlo guztietan jardungo duela estatuarekiko harremanetan; finantza-, ekonomia- eta zerga-arloetan, hain zuzen ere. Aurrekoarekin bat, Euskal Herrian estatuko legeria aplikatzeko araubide bat ezarriko da, herri-ogasuneko berezko gaiak "itunpeko gai" moduan osatuko eta bilduko dituena. Era horretan, berezko euskal legeriak araubide juridikoko eta administrazio-prozedurako azpigaietarako esparrua prestatu eta zabaldu ahal izango du, kontratu publikoen legeria barne. Orobat, gai hauek SJPren eskumenekoak izango dira soil-soilik eta dagozkien funtsezko alderdiak arautuko dira: aurrekontu-araubidea; kontabilitatea; gastu publikoan esku hartzeko, ikuskatzeko eta kontrolatzeko araubidea; diru-laguntzak; ondarea; altxortegia; zorrak; abalak eta bermeak.
  • Halaber, azpimarratuko da Kontzertu Ekonomikoa "unibertso itxi bat" dela, "estatuaren eskumenekoak baino ez diren zergak eta foru-eskumeneko zergak arautzen dituena, itunpekoak izan ala ez". SJPren eskumena izango da, halaber, zerga- eta finantza-arloko zerga-kontu prozesal eta orokorrak arautzea.
  • Euskal erakundeek –dagozkien eskumenen esparruan– finantza- eta zerga-autonomia izango dute eta horixe jasoko da testu artikulatuan. SJP arduratuko da zerga-sistema antolatzeaz; sistema horrek SJPko zerga-sistemako zergak biltzeko, kudeatzeko, likidatzeko eta ikuskatzeko mekanismoak izango ditu. Euskal erakundeek, zerga-ahalmena erabiltzen dutenean, esparru sozial eta ekonomikoa gidatzen duten printzipioez gain, honako printzipio hauek ere bete behar dituzte: berdintasuna, progresibitatea, gaitasun ekonomikoa eta finantza-nahikotasuna.
  • Euskal zerga-politikek printzipio gidari hauek izango dituzte: jarduera ekonomikoa sustatzea, ongizate-estatua ziurtatzeko baliabide nahikoa izatea, zerga-sisteman justizia-printzipioa ziurtatzea, zerga-sisteman progresibitatea handitzea, genero-berdintasuna ziurtatzea eta ingurumen-jasangarritasuna.
  • Berme juridiko eraginkorrak ezarriko dira, ziurtatzeko estatuak behar den guztietan negoziatuko duela Kontzertu Ekonomikoko gai osoen gaineko bilakaera-hitzarmen bat, benetako aldebikotasuneko sistemak ziurtatzeko eta ezartzeko, gelditasunaren estrategiak beti estatuari mesede egin ez diezaion.
  • SJPko erakundeek euskal finantza-sistema arautzeko eta kontrolatzeko eskumenak hartuko dituzte. Orobat, kreditua eta aseguruak kontrolatuko dituzte beren lurraldean, Europako erakunde eskudunekin koordinatuta.
  • Espainiako Konstituzioaren 135. artikulua gure lurraldean aplikatzeko araubide bat prestatuko da, hala Kontzertu Ekonomikoko sistemarekin nola estatuarekiko harreman-esparru politiko berriarekin bat datorrena, estatus berriko berezitasunean eta aldebikotasunean oinarritua, gure finantza-autonomia ez mugatu ahal izateko. Aurrekontu-politika testu artikulatuan ezarritako organo aldebiko eta parekideen bitartez koordinatu eta bateratuko dute SJPk eta Espainiako estatuak. Horren haritik, berme juridiko eraginkorrak ezarriko dira, ziurtatzeko estatuak eta SJPk aurrekontu-egonkortasunari eta finantza-jasangarritasunari buruzko gaiak adostu egingo dituztela eta estatuak ezingo dituela bere aldetik ezarri defizitaren mugak, zorra eta gastuaren araua.
  • SJPk parte hartuko du ECOFINen eta bere eskumeneko zerga-gaiekin zerikusia duten lan-taldeetan. Izan ere, garrantzitsua da Europarekin zuzenean elkarrizketan aritzea, zerga-informazioa trukatzeko gaiak kudeatzeko eta europar politikak eta egitura-funtsak esleitzeko eta erabiltzeko politikak lantzeko bideak ezartzeko. Orobat, ziurtatu beharko da SJPk titulu honetako ahalmen eta eskumenen erabileran eragina duten itun eta hitzarmenetan parte hartzea.
  • Egitura-funtsak SJPk kudeatuko ditu bere eskuduntzako gaietan.
  • SJPko aurrekontu orokorrei dagokienez, Eusko Jaurlaritzak aurrekontu orokorra prestatuko du eta Legebiltzarrak aztertu, zuzendu eta onartu egingo du. Aurrekontu orokorra urtebetekoa izango da, eta barnean hartuko ditu sektore publikoko sarrera eta gastu guztiak. Gastua gizarte-onurako eta eraginkortasuneko irizpideak oinarritzat hartuta eta genero-ikuspegia eta herritarren partaidetza kontuan hartuta zehaztuko da. Era berean, estatus berriak ziurtatu behar du gastu publikoaren eraginkortasuna eta efizientzia behar bezala kontrola eta ebalua dadila.
  • Finantza-arloa arautzeko eskumenaz baliatuz, SJPk egoki iritzitako finantza- eta kreditu-erakunde publikoak sortuko ditu, interes publikoei erantzuteko.
  • SJPko Ogasun Nagusia ere testu artikulatuan arautuko da, eta bere eskumeneko eskubide eta betebeharrak izango ditu.
  • SJPko erakundeetako aurrekontuek genero-ikuspegia eduki behar dute; derrigorrezkoa izango da eta horrelaxe jasoko da estatus politiko berriaren testu artikulatuan.
  • Euskal erakundeei zor publikoa jaulkitzeko eta inbertsio-gastuak finantzatzeko kredituak egiteko ahalmena aintzatetsiko zaie. Zor eta kreditu horiek funts publikotzat hartuko dira, eta, ondorioz, estatuko zor publikoaren abantailak eta kondizioak izango dituzte. Gai hori Eusko Legebiltzarraren lege baten bitartez arautu eta landuko da.
  • Testu artikulatuan jasoko den beste gai batek ondarearekin du zerikusia. SJPk izango du eskumena, lurralde osoan, bere ondarearen parte diren eskubide eta ondasun guztiak, ukigarriak eta ukiezinak, identifikatzeko, zaintzeko, babesteko eta kudeatzeko.
  • Euskal erakundeen ondarea beren eskumenei atxikitako eskubide eta ondasun guztiek osatuko dute, eta ondarearen jabetza eta erabilera Eusko Legebiltzarrak arautuko du legez. Jabari publikoko ondasunak, betiere, enbargaezinak, besterenezinak eta preskribaezinak izango dira. Ondasun eta eskubide horien jabetza eta erabilera ezartzeko irizpideak Eusko Legebiltzarrak arautuko ditu.
  • Testu artikulatuak, toki-erakundeak SJPko erakunde-egituraren parte direla aintzatestearekin bat, berariaz jasoko du toki-ogasunak printzipio hauek gidatuko dituztela: baliabide nahikoa izatea, zuzentasuna, autonomia eta zerga-erantzukizuna.
  • Gainera, testu artikulatuak sarrera eta gastuen arloko egungo lankidetza- eta koordinazio-tresnak jasoko ditu, SJPko hiru erakunde-mailak aintzat hartuta: erkideak, foralak eta tokikoak.
  • Herri Kontuen Euskal Epaitegia izango da euskal sektore publikoko ekonomia- eta finantza-jarduerak fiskalizatuko dituen organo nagusia. Epaitegiko kideak Eusko Legebiltzarrak izendatuko ditu. Organo horren zereginetako batzuk izango dira kontularitzako erantzukizuna epaitzea, batetik; eta ekonomia- eta finantza-jarduerek eraginkortasun, gardentasun, legezkotasun eta gobernantza oneko irizpideak betetzen dituztela zaintzea, bestetik.

Gizarte-, lan- eta enplegu-politikak

SJPk –eskumenei buruzko tituluan adierazi bezala– euskal erakundeek sortutako lan-harremanetako eta gizarte-babes eta -segurantzako sistemekin zerikusia duten eskumen esklusiboak izango ditu. Hori ez da Espainiako estatuan indarrean dagoen sistemarekin solidario izateko eta elkarlanean aritzeko mekanismoen kaltetan izango.

Sustatu nahi ditugun lan-harreman motek (kalitatezko enplegua, eskubideekin, gizarte-agenteen partaidetzarekin, parekidea…) bat etorri behar dute gizarte- eta lan-esparruko printzipio gidariekin, eta helburu berberak izan behar dituzte.

Hortaz, SJPk bere gizarte- eta lan-eremua ezarri eta arautu ahal izango du, gutxieneko oinarritzat Europar Batasunean eta estatuan langileentzat eta enpresaburuentzat ezarritako funtsezko eskubide eta betebeharrak hartuta.

Horretarako, SJPk eskumen legegile eta betearazlea izango du lan- eta enplegu-arloan eta laneko arriskuen inguruko prestakuntzan eta prebentzioan. Eskumen horiek barne hartuko dituzte, gainera, ikuskatzeko zeregina eta sektore publikoan enpleguaren euskal lege bat arautzeko ahalmena.

Orobat, SJPri emandako eskumenek barne hartuko dute bere lurraldean erakunde sindikalen eta enpresa-erakundeen ordezkaritza arautzeko ahalmena. Horrez gain, SJPk negoziazio kolektiboaren araubidea eta efikazia zehaztu ahal izango ditu, sindikatu eta enpresetako agenteek itundutakoa betetzeko. EAEk negoziazio kolektiboko esparru autonomoa izango du eta estatukoari gailenduko zaio. Alde horretatik, berezko negoziazio-eskala bat ezartzea arautuko du, maila hauetan: enpresa, sektorea, lurraldea eta erkidegoa.

Era berean, SJPk honako hauek sustatzeko ahalmena izango du:

  • Enplegu-zerbitzu publiko bat, enpleguaren arloko politika aktibo eta pasiboak kudeatzeko.
  • Laneko osasunaren eskubidea ziurtatzeko sistema publiko bat (Osalan berritua).
  • Laneko agintaritza eta ikuskatzailetza.

Lan Harremanen Kontseiluak, gizarte- eta lan-arloko aholku-tresnaz gain, organo erabakigarria izan behar du gizarte-elkarrizketaren ezarpenean, agente sozialek gizarte- eta lan-arloko gaiei buruzko konfederazio arteko akordioak egin ditzaten sustatzeko eta errazteko.

Gizarte-babeseko politikak

Estatus politiko berriak Gernikako Estatutuko aurreikuspenak aztertu eta handituko ditu, eta gai hori estatuarekiko harreman berezi eta aldebikoaren eredu berriaren arabera egokituko du. Azaldutakoari jarraikiz, euskal botere publikoei eskumen eta ahalmen esklusiboak emango dizkie, gizarte-babeseko berezko sistema bat eratzeko, gai hauek barne hartuta, besteak beste: diru-sarrerak bermatzea, familia, etxebizitza eta haurrak eta nerabeak babestea.

Gehiago irakurri

Elkarrizketak

  1. Biktor Galarza Mendiola

    Cuando se incluyen o se exigen competencias en ámbitos estratégicos para un desarrollo económico integral, creo que se debería incluir por su importancia y valor estratégico. la referente al transporte en general y el de mercancías por carretera en particular. Una política de transporte propia y específica para un país singular como el nuestro, de suma importancia para la vertebración nacional como para su desarrollo socio-económico.

  2. José Ignacio Ortega Junguitu

    La sociedad vasca debe ofrecer losservicios a sus ciudadanos de forma tal que el nombre de sociedad ( unidad solidaria) merezca ese nombre. Y para ello deberá asegurar los servicios sociales básicos con suficiencia y calidad, tales como la sanidad, la educación, la vivienda... así como otros que parecen imprescindibles en la sensibilidad actual: pensiones de jubilados y viudas, personas con minusvalías y dependencias, apoyo a la igualdad de la mujer...En una palabra, se optará por un sociedad generosa en solidaridad. Las personas mayores de 17 años que carezcan de medios suficientes para ser autosuficientes económicamente tendrán derecho a un salario social, integro o parcial de compensación, que les permita llevar una vida digna ( incluimos aquí a parados/as, jubilados o viudas con pensiones insuficientes, trabajadores con salarios insuficientes...) Esto ya existe de alguna manera actualmente, pero habrá de hacerse oficial en cualquier texto ofcial que defina los derechos de los ciudadanos. Sobre el último apartado, parece oportuno que las personas en edad y condiciones de hacerlo aporten algún tipo de trabajo o función social a cambio de la solidaridad . Una falta de respuesta a esas obligaciones o un comportamiento social inadecuado podrían causar la pérdida o reducción significativa de esas ayudas. Quedaría por aclarar la oportunidad de poner límites límites a esas ayudas a personas que no llevasen un mínimo de años viviendo en nuestra sociedad.

  3. Ramón Varela Olalde

    Debería crearse un Título o una Base completa respecto al Medio Ambiente y el Cambio Climático. El ecosistema y la naturaleza con la que convivimos sufre una decadencia global abismal. Sin ser un experto en la materia, es evidente que el deterioro medioambiental puede acarrear serios problemas de salud e incluso un futuro dramático para la totalidad del planeta. La ejemplaridad de los países europeos es clave para solucionar un problema global al que hemos contribuido principalmente y que supone hoy día una amenaza para millones de personas. Euskadi debe posicionarse como referente europeo y mundial en la protección del medio ambiente y tanto en la lucha como adecuación frente al Cambio Climático. La obligación de todos los poderes públicos del nuevo SJP de salvaguardar el entorno y luchar contra este fenómeno global debería ser de carácter estatutario, ofreciendo garantías y obligaciones para hacer frente a esta situación. Por último, las diferentes políticas fiscales vascas se regirán, además de por otros principios como el de progresividad, por el principio de sostenibilidad, fomentando así la actuación responsable y ecológica de las sociedades o incluso las personas físicas mediante diferentes tributos.

  4. Francisco Javier Sobrido Azpillaga

    Desconociendo los pormenores de la política procedimental en esto en concreto, podría resultar interesante tratar de desarrollar la bilateralidad que se propone mediante la modificación del actual artículo 41 del Estatuto. En estos momentos el primer apartado se limita a reconocer el Concierto y a ordenar que sea una ley ordinaria estatal la que lo regule. Entiendo que de alguna manera podría suprimirse dicha alusión del artículo 41. 2 a), y que se sustituya por una expresión del estilo "El Concierto será el regulado en el Anexo al presente Estatuto". De esta manera, el Concierto, al ser una materia que deriva directamente de la Disposición Adicional Primera de la Constitución y que es creada por el propio Estatuto (ley orgánica), entiendo que podría recoger en forma de Anexo la actual regulación contenida en la Ley 12/2002, o la que se pretenda en su sustitución. Con ello el elemento de la bilateralidad quedaría plasmado en la necesaria intervención del Parlamento Vasco en su reforma, además de la del Congreso y el Senado, y en la imposibilidad de una derogación o modificación unilateral por parte del Estado, suponiendo asimismo una fórmula de blindaje del mismo. Para ello, matizo mi propuesta incluida en el apartado Reforma en el sentido de exigir una mayoría absoluta del Parlamento Vasco para la reforma del Concierto. De igual manera, en caso de que se incluya dicha posibilidad o una similar, incluiría una Disposición Final cuyo tenor sería "Queda derogada la Ley 12/2002, de 23 de mayo, por la que se aprueba el Concierto Económico con la Comunidad Autónoma del País Vasco".